• Hernani integratzaile baten alde egingo duen lan taldea aurkeztu dugu

    Hernaniko EAJ-PNVk Andoni Amonarraizek gidatuko duen hautagaitza aurkeztu du, alegia, maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan “sektarismoetatik aldendu eta kudeaketa eraginkorragoa” bermatuko duen zerrenda. Hautagai jeltzaleak jakinarazi du bere alderdiak “hernaniar guztientzat” gobernatuko duela, eta, ezker abertzalea ez bezala, “ez dela sektarismoetan eroriko, ez eta lagun arteko politika egiteko moduetan ere”. “Hernani integratzaile bat nahi dugu; herritarren arteko errespetua bermatuko duen udalerria eta guztientzat irekia izango dena”, aurreratu du.

    Amonarraizek ezker abertzalearen gobernatzeko era salatu du. Izan ere, “bere militanteentzat soilik” gobernatzen du: “Parte hartzeaz hitz egiten dute, baina ez dute aplikatzen. Gainera, euren ideologiarekin bat ez datozen intereseko proiektu guztiak baztertzen dituzte”.

    Politika egiteko modu horietatik urrun, EAJ-PNVk “hernaniar guztientzako lan egiteko konpromisoa” hartu du, bai eta “kudeaketa eraginkorragoa” egitekoa ere, zeinetan ez diren onartuko “lagunen arteko politikak”. “Nahikoa da! Haiek bezala pentsatzen ez dugunok geure lekua behar dugu. Hernani ezker abertzalea baino askoz gehiago da”, baieztatu du.

    Ildo horretan, Amonarraizek eta zerrenda osatzen duten gainerako kideek herritarren eskutik gobernatzeko konpromisoa hartu dute. “Politika azalpenak ematea, entzutea eta argudiatzea da. Eta hori da, hain zuzen ere, gure lantaldeak eskaintzen duena. EAJ-PNVren momentua iritsi dela uste dugu, garaia da eta Alkatetza ezberdina errespetatzen duen  indar abertzale eta integratzaile baten esku egoteko”.

    EAJ-PNVren hautagaitza honako gizon-emakumeek osatuko dute: Andoni Amonarraiz, Javier Sagastagoitia, Felix Etxeberria, Ana Azpiazu, Mikel Gurutzeaga, Maria José Martínez, Andoni Gortazar, Maria Otaegi, Jose Antonio Cuesta, Isabel Zubillaga, Iñaki Arratibel, José Antonio Recondo, Pilar Ugalde, Andoni Gortazar, Txomin Gainza, Conchi Azkue eta Felipe Etxeberria.

    “Lan talde honen ezaugarri nagusiena da esperientzia eta ilusio ikaragarria daukaguna Hernaniren alde lan egiteko. Hernaniar, alderdikide eta alderdizaleak gara, eta aurrera pausu bat eman dugu uste baitugu geure herria honako hiru kontzeptuetara gidatu behar dela: Gobernu ona, Hernani hernaniar guztiontzat eta Zure esku dago”, ondorioztatu du Amonarraizek.

    Utzi zure erantzuna →

Leave a reply

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies