• Andoni  Amonarraiz  izango  da  Hernaniko  Alkatetzarako  EAJ-PNVren  hautagaia

    Andoni Amonarraiz izango da Hernaniko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia

    Hernaniko EAJ-PNVk Andoni Amonarraizen aldeko apustua berretsi du, bozeramaile jeltzalea izango baita berriz ere Alkatetzarako hautagaia datorren urteko udal eta foru hauteskundeetan.

    Amonarraiz Hernanin jaio zen 1958. urtean, ezkonduta dago eta bi semeren aita da. Gaztetatik maite izan du herrigintza, eta zeregin horretan dihardu 2003. urteaz geroztik.

    Duela 24 urte egin zuen bat EAJ-PNVrekin, eta, geroztik, hainbat ardura izan ditu Udalean. 2003-2007 legegintzaldian, esaterako, Alkateordea izan zen, eta Zerbitzu Publiko eta Gizarte-zerbitzuen ardura izan zuen bere gain. San Marko eta Añarbeko mankomunitateetan kontseilari ere izan da, eta baita Hernaniko Industrialdekoa ere. Azken bi legealdietan EAJ-PNVren bozeramaile lanak egin ditu Hernaniko Udalean eta 2012. urtetik Uri Buru Batzarreko presidente ere bada.

    Teknikari gisa egin du lan Ostalaritza eta Turismoan. Enpresa eta Lan Arriskuen Prebentzioaren inguruko zenbait ikastaro egin ostean, ostalaritza munduan hasi zuen ibilbide profesionala. Zenbait jatetxetan lan egin ondoren, jatetxe-sagardotegi bat zabaldu zuen Amonarraizek, eta handik jauzia eman zuen, Eusko Jaurlaritzarentzat ostalaritzaren inguruko arlo buru bezala lan egin du. Ostalaritza sektoreko aholkulari izan da urte askoz, eta, gaur egun, kalitatezko bertako produktuak hedatzea helburu duen proiektu baten ardura dauka bere gain. Horrez gain, GuztiONA Klusterreko kide ere da.

    Politikagintzaz haratago, kirola egitea eta familia eta adiskideekin egotea du gustuko. Kirol asko egin izan du, besteak beste, saskibaloia, eskubaloia, judoa eta padela.

    Utzi zure erantzuna →

Leave a reply

Cancel reply

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies